Streptococcus pyogenes
| Streptococcus pyogenes | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Bacillati |
| Filuma | Bacillota |
| Klasea | Bacilli |
| Ordena | Lactobacillales |
| Familia | Streptococcaceae |
| Generoa | Streptococcus |
| Espeziea | Streptococcus pyogenes Rosenbach, 1884 |
| Datu orokorrak | |
| Gaixotasuna | Shock toxikoaren sindromea eta linfagitisa |
| Gram tindaketa | Grampositibo |
Streptococcus pyogenes bakterio Gram positiboa da, estreptokoko patogenoen A taldean sailkatzen dena, Lancefield-en irizpideak jarraituz. Kate luzeak sortzen ditu ugaltzerakoan eta eritrozitoen hemolisia eragiten du. Patogeno hertsia da.
Bakterio honek sustantzia kaltegarri asko ekoizten ditu: besteak beste, O eta S hemolisinak, eritrozitoak ez ezik, leukozitoak ere sunsitzen dituztenak; DNAsa eta hialuronidasa, DNA eta ehun konjuntiboaren azido hialuronikoa hidrolizatzen dutenak; toxina eritrogenikoa eta toxina pirogenikoa, etab. Sustantzia horiek guztiek mikrobio horren birulentzia areagotzen dute.
Bost dira Streptococcus pyogenes-ek sortzen dituen patologia nagusiak:
- faringoamigdalitis: eztarriko infekzioak dira, kutsakorrak direnak. Amigdalitisa eta faringitisa jatorri birikoarenak izan daitezke ere, baina %30 inguru Streptococcus pyogenes-ek sortutakoak dira.
- eskarlatina, eztarriko infekzioa larruazaleko exantemarekin osatzen dena.
- sukar erreumatikoa, faringitis baten ondorioz sortutako gaixotasuna. Artritisa da sintoma nagusia, eta gaitz autoimmunetzat jotzen bada ere jatorri bakteriar argia du.
- shock toxikoaren sindromea, toxina pirogenikoak eragindakoa. Gaitz larria da, toxina hori odolaren bitartez gorputzan barrena hedatzen denean agertutakoa.
- isipula, larruazalaren infekzio larria, bakteriemia eta beste ondorio txarrak ekar ditzakeena.
- inpetigoa, larruazalaren beste infekzio mota bat, aurrekoa bezain larria ez dena.
Streptococcus pyogenes oso sentikorra da penizilinarekiko. Aipatutako gaitzak tratatzeko hori da antobiotiko erabiliena (penizilinari alergia dutenei eritromizina eman ohi zaie)