Solor
| Solor | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 541 m |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 40 km |
| Zabalera | 6 km |
| Azalera | 222 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 8°28′35″S 122°59′02″E / 8.476389°S 122.983889°E |
| Honen parte da | Sondako Uharte Txikiak |
| Estatu burujabe | |
| Indonesiaren banaketa administratiboa | |
| Erregentzia | Flores Timur |
| Ur-gorputza | Ozeano Barea |
| Leku geografikoa | Sondako Uharte Txikiak |
Solor, Solor uhartediari izena ematen dion uhartea da, Indonesian. 2020ko erroldaren arabera 34.029 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solor uhartedia Sondako uharte txikiak multzoan kokaturik dago, Flores eta Alor uharteen artean. Hiru uhartez osaturik dago, Solor, Adonara eta Lomben.
Hiru uharteen artean txikiena da Solor. 40 km-ko luzera eta 6 km-ko zabalera ditu, eta 226,34 km²-ko azalera. Bost sumendi ditu, denetan garaiena 541 metrotakoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendean Majapahit Inperioaren parte zen eta XVI. mendean Ternate Sultanerriaren menpe zegoen. Sandalo landarearen merkataritzan eskualdeko itsas-portu garrantzitsuena zen.[1]
1520. urtean portugaldarrak iritsi ziren eta Lamakera herrian merkataritza postu bat ezarri zuten. 1562. urtean apaiz dominikarrek zurezko gotorleku bat eraiki zuten baina hurrengo urtean javatarrek erre egin zuten. 1566an dominikarrek harrizko gotorlekua eraiki zuten eta populazioa kristautzeari ekin zioten.[1] 1613an herbeheretarrek eskuratu zuten uhartea eta dominikarrak kanporatu zituzten. 1648an berriz itzultzeko baimena eman zieten.
Bigarren Mundu Gerran 1942 eta 1945 artean japoniarrek okupatu zuten uhartea.[2] 1949an Indonesiaren barnean gelditu ziren.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki balearen ehizan aritu izan dira Solorreko biztanleak. Indonesian balea ehizatzen den toki bakarra da.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Etxe tradizionala.
-
Errezurako tokia.
-
Solortarrak, arrantzaturiko balearekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Solor Archipelago» www.nusatenggara.mm.st.user.fm (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ (Ingelesez) Hays, Jeffrey. «INDONESIA IN WORLD WAR II | Facts and Details» factsanddetails.com (kontsulta data: 2025-08-28).
