Probal Dasgupta
| Probal Dasgupta | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 - ← Christer Kiselman (en)
2007 - 2013 ← Renato Corsetti (en)
| |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotza | Kalkuta, 1953ko irailaren 19a (72 urte) | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Lehen hizkuntza | bengalera | ||||||||
| Hezkuntza | |||||||||
| Hezkuntza-maila | ezezaguna | ||||||||
| Hizkuntzak | esperantoa ingelesa frantsesa alemana sanskritoa bengalera | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | hizkuntzalaria, esperantista, idazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea eta esperantologist (en) | ||||||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
| Kidetza | Akademio de Esperanto Q15122201 Universal Esperanto Association (en) | ||||||||
Probal Dasgupta (bengaleraz: প্রবাল দাশগুপ্ত, esperantoz: Probal Daŝgupto; Kalkuta, 1953ko irailaren 19a) indiar hizkuntzalari eta esperantista da. 2007tik 2013ra Nazioarteko Esperanto Elkarteko presidentea izan zen eta 2016tik 2022ra Akademio de Esperanto erakundeko presidentea.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Probal Dasgupta Kalkutan jaio zen 1953an, eta 1973an hizkuntzalaritzan lizentziatu zen Kalkutako Unibertsitatean. New Yorkeko Unibertsitatean lortu zituen masterra (1976) eta doktoretza (1980), bengaleraren sintaxi generatiboari buruzko tesiarekin. Linguistic Society of America elkarteko ohorezko kidea da 2004az geroztik, eta hizkuntzalaritza irakatsi du Indiako hiru unibertsitatetan.[2]
1989an Hyderabadeko Unibertsitatean hizkuntzalaritza aplikatua irakasten hasi zen, eta 2000tik 2006ra atzerriko ikasleentzako programa zuzendu zuen.[3] 2006tik aurrera Kalkutako Indiako Estatistika Institutuan irakasten du.[4]
2007tik 2013ra Nazioarteko Esperanto Elkarteko buru izan zen.[1]
1983an Akademio de Esperanto erakundeko kide bihurtu zen, 2001ean presidenteorde izendatu zuten[2] eta 2016tik 2022ra erakunde horretako presitentea izan zen.[1]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012: Bangiya Sahitya Parishat erakundearen Archana Choudhari saria[1]
- 2021: Mendebaldeko Bengalako Gobernuaren Vidyasagar-Dinamoyee saria[1][5]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Towards a dialogue between the sociolinguistic sciences and Esperanto culture (1987)
- Degree words in Esperanto and categories in universal grammar (1989)
- Emphatic Topicalization and the Structure of the Left Periphery: Evidence from German and Bangla (Josef Bayerrekin batera, 2016)
- Luki Pre-demonstracyjne w Jezyku Bengalskim: Syntaktyczna i Semiotyczna Zdolnosz Odzyskiwania (2016)
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Explorations in Indian Sociolinguistics (Rajendra Singh eta Jayant K. Lelerekin batera, 1995)
- After Etymology: Towards a Substantivist Linguistics (Alan Ford eta Rajendra Singhekin batera, 2000)
- Loĝi en homaj lingvoj: la substancisma perspektivo (2011)
- Inhabiting Human Languages: the Substantivist Visualization (2012)
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rabindranath Tagore. Primico (1977)
- Manashi DasGupta. Mi juna (1989)
- Upendronath Gangopaddhae. Klera edzino (1994)
- Manashi DasGupta. Dormanta hejmaro (2006)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Esperantoz) «Eksprezidanto de UEA Probal Dasgupta ricevis ŝtatan premion en Barato» Gazetara Komuniko de UEA 987 2021-10-08 (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ a b (Esperantoz) «Probal Dasgupta» Akademio de Esperanto (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Probal Dasgupta» ResearchGate (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ (Ingelesez)(Esperantoz) «Probal Dasgupta, Ph.D.: Professor of Linguistics | Profesoro pri lingvistiko» Por lingva justeco en multkultura mondo (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Prof. Probal Dasgupta, former UoH faculty, receives Vidyasagar-Dinamoyee Prize» UoH Herald 2021-11-15 (kontsulta data: 2025-11-03).