Internet Adult Film Database
| Internet Adult Film Database | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | 1995 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | ingelesa |
| Argumentu nagusia | Pornografia-zinema |
| iafd.com | |
Internet Adult Film Database (IAFD, euskaraz: Interneteko Helduentzako Filmen Datu-basea) Interneteko datu-base bat da pornografia industriarekin zerikusia duen informazioa biltzen duena; hala nola, antzezleak, zuzendariak, filmak, estudioak, banatzaileak eta filmak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peter van Aarlek sortu zuen IAFD 1981eaz geroztik helduentzako filmei buruzko bildu zuen informazioarekin. 1993an Peter Useneteko alt.sex.movies berri-taldean ekarpenak egiten hasi zen. Talde horretan Peterrek Dan Abend ezagutu zuen. Biek euren datu-baseak elkarri partekatu zizkioten eta World Wide Webean oinarritutako datu-base bat sortzeari ekin zioten.
Geroago, Van Aarlek Heretic ezizenaz ezaguna zen Ron Wilhelmekin batera lan egin zuen web datu-base honetan. Bien arteko elkarlanari esker, IAFDren lehen bertsioa 1995ean sarean jarri zen eskuragarri. Wilhelmek Internet utzi zuenean armadan sartzeko, webguneko estekak hautsi egin ziren.
1998ko udazkenean, Van Aarlek eta Jeff Vanzettik erakustazoka batean egin zuten topo. Vanzettik Van Aarleri galdetu zion ea IAFD berpizteko interesa zuen, oraingoan bere domeinupean.
1999ko hasieran IAFD berriro argitaratu zuten.
Van Aarle 2005eko irailaren 18an hil zen, 42 urte zituela, bihotzekoak jota. 2011n Van Aarle XRCOren Ospearen Aretoan sartu zuten.