Edukira joan

Fusilli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fusilli
pasta
Historia
Jatorrizko herrialdeaItalia

Fusillia (italieraz "ardatz txikiak") espiral formako pasta mota bat da, normalean lau zentimetro inguruko luzera duena. Fusillia ia berdina da rotini izeneko beste pasta mota batekin. Antzekoak dira, biak espiral forma baitute, baina rotinia fusillia baino handiagoa eta meheagoa da. Kolore ezberdinetan egiten da, fruta edo barazkiak gehituz pastari; adibidez, azenarioak gehitzeak laranja bihurtzen du, eta espinakak gehitzeak, berriz, berde iluna.

Forma helikoidalak dituen pasta denez, ezin hobea da saltsak eta substantzia likidoak dituzten platerei laguntzeko, eta azalera handiagoa duenez, substantzia gehiago atxikitzen laguntzen du. Entsaladetan ere erabiltzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]