Carmen Chaplin
| Carmen Chaplin | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Londres, 1977ko uztailaren 27a (48 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Familia | |
| Aita | Michael Chaplin |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
Carmen Chaplin (Londres, 1977ko uztailaren 27a) aktore britainiar eta frantziarra da. Michael Chaplinen alaba da, eta Charles Chaplin aktore, zuzendari eta ekoizlearen biloba, Geraldine Chaplin aktorearen iloba eta Eugene O'Neill antzerkigilearen eta Agnes Boulton idazlearen birbiloba. Besteak beste, André Téchiné, Stéphane Giusti eta Sydney Pollacken zuzendaritzapean lan egin izan du zineman.
Zuzendari gisa, bere aitonaren jatorri erromaniari buruzko "Chaplin: espíritu gitano" dokumentalarekin egin zuen debuta zineman, 2024an, Ashim Bhalla, Isaki Lacuesta eta Amaya Remirezekin batera. Filmak hainbat artistaren eta haien senideen oroitzapenak, etxeko filmak eta gogoeta bereziak biltzen ditu, batez ere, Michael J. Chaplinenak, Charles eta Oona O'Neillen bigarren semea.[1]
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ma saison préférée (1993), Khadija.
- Highlander: seriea (telebista) (1995), Maria Campalo.
- Sabrina'" (1995), Parisen laguna.
- ¿Understand? (1999), Lili.
- All About the Benjamins (2002), Ursula.
- Day on fire (2006), Najia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BTeam Pictures. CHAPLIN ESPÍRITU GITANO. .