Bitwarden
Itxura
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2016 |
| Banatze bidea | deskarga digitala |
| Azken bertsioa | 2025.6.1 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | eleaniztuna, ingelesa, frantsesa, gaztelania, alemana, portugesa eta errusiera |
| Euskarria | Microsoft Windows, MacOS X, Android, iOS eta Linux |
| Sarrera gailua | teklatua, sagua eta ukimen-pantaila |
| Programazio-lengoaia | C Sharp, TypeScript eta PHP |
| Sistema eragilea | MacOS X, Microsoft Windows, GNU/Linux, iOS eta Android |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | AGPL 3.0 eta GNU General Public License v3.0 or later |
| bitwarden.com | |
| Iturri-kodea | https://github.com/bitwarden/server eta https://github.com/nextcloud/server |
Bitwarden softwarea pasahitzen kudeatzaile librea eta kode irekikoa da, eta informazio sentikorra gordetzen du —adibidez, webguneen kredentzialak— enkriptatutako kutxa gotor batean. Zerbitzua eskuragarri dago web-interfazean, mahaigaineko aplikazioetan, nabigatzailerako osagarrietan, aplikazio mugikorretan eta komando-lerroko interfazean. Bitwardenek hodeian ostatatutako zerbitzua eskaintzen du, eta software lokalean irtenbideak ezartzeko gaitasuna ere badu.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kode irekia.[1]
- Desblokeo biometrikoa.
- Hodeiko sinkronizazioa.
- Hainbat elementu gordetzen ditu, hala nola erabiltzaile-datuak (loginak), ohar seguruak, kreditu-txartelak eta identitateak.
- Kutxa gotorraren datuen muturretik muturrera zifratzea.
- Historiala, aurreko pasahitzak kontsultatzeko.
- Kutxa gotorraren elementuak Bitwarden beste erabiltzaile batzuekin modu seguruan partekatzea.
- informazioaren autoosaketa, web-orrietan eta bestelako aplikazioetan saioa hasteko.[2]
- Pasahitz-sortzailea.[3]
- Pasahitzen indarra egiaztatzeko tresna.[4]
- Hainbat faktore kautotzea autentikatzaileen, posta elektronikoaren, Duoaren, YubiKey-aren eta FIDO U2F-ren aplikazioen bidez.[5][6]
- Fitxategiak eransteko aukera.[7]
- TOTP gakoak (Time -based One-time Password) eta kode-sorgailua biltegiratzea.
- Have I Been Pwned? galderaren bidez emandako datu-ihesari eta pasahitzen egiaztapenari buruzko informazioa.
- Hainbat plataformatarako aplikazioak.
- Bitwarden zerbitzarian norberaren zerbitzaria ostatatzeko aukera, baldintzaekin.
- Saio-hasiera Single Sign-On aukerarekin.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bitwarden on GitHub. GitHub.
- ↑ Auto-fill logins using the browser extension. Bitwarden Help Center.
- ↑ «Strong Password Generator» Bitwarden.
- ↑ «Password Strength Testing Tool» Bitwarden.
- ↑ Ready Partners. Duo Security.
- ↑ Bitwarden Premium. Yubico.
- ↑ Using file attachments. Bitwarden Help Center.
- ↑ «Bitwarden launches SSO authentication to integrate password security with identity providers» Bitwarden Blog.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bitwarden - Webgune ofiziala