Benjamin Buttonen kasu bitxia
Benjamin Buttonen kasu bitxia (ingelesez: The Curious Case of Benjamin Button) David Fincher estatubatuar zinema zuzendariaren 2008ko amodio eta fantasiazko film bat da, F. Scott Fitzgerald idazlearen The Curious Case of Benjamin Button istorio laburrean oinarritua. Bertan, Brad Pitt, Cate Blanchett, Taraji P. Henson, Julia Ormond, Jason Flemyng, Elias Koteas eta Tilda Swinton aktoreek antzeztu zuten.
Filmak hamahiru Oscar Sarietarako izendapen jaso zituen, eta azkenean hiru irabazi: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Donald Graham Burt eta Victor J. Zolfo), Makillaje onenaren Oscar Saria (Greg Cannom) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Eric Barba, Steve Preeg, Burt Dalton eta Craig Barron). Bost Urrrezko Globo Sari eta hiru BAFTA Sari ere irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benjamin Button (Brad Pitt) agure jaio den gizona da, baina zahartu beharrean, gaztetuz doa. Beste gizakiok bezala, berak ere ez dezake denboraren iragatea geldiaraz. Lehen Mundu Gerraren amaieran, Benjaminek bere bizitzaren bidaiari ekin dio, edozein gizakirenarekin parekatuta, ezohiko-ezohikoa: ezagutu dituen jende eta lekuez, tartean topatu dituen amodio, bizipoza eta heriotzaren atsekabeez, heriotzaz haratago mantentzen diren gauzez...
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brad Pitt: Benjamin Button
- Cate Blanchett: Daisy
- Tilda Swinton: Elizabeth Abbott
- Taraji P. Henson: Queenie
- Elle Fanning: Daisy, sei urterekin
- Elias Koteas: Monsieur Gateau
- Jason Flemyng: Thomas Button
- Julia Ormond: Caroline
- Josh Stewart: Pleasant Curtis
- Mahershalalhashbaz Ali: Tizzy
- Eric West: kantaria
- Jeanne Bourgeois: Judith, Daisyren ama
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008ko filmak
- David Fincherrek zuzendutako filmak
- Eric Rothek idatzitako filmak
- Brad Pittek antzeztutako filmak
- Cate Blanchettek antzeztutako filmak
- Taraji P. Hensonek antzeztutako filmak
- Julia Ormondek antzeztutako filmak
- Tilda Swintonek antzeztutako filmak
- Mahershala Alik antzeztutako filmak
- Jared Harrisek antzeztutako filmak
- Jason Flemyngek antzeztutako filmak
- Elias Koteasek antzeztutako filmak
- Chandler Canterburyk antzeztutako filmak
- Elle Fanningek antzeztutako filmak
- Madisen Beatyk antzeztutako filmak
- Danny Nelsonek antzeztutako filmak
- Eve Brentek antzeztutako filmak
- Josh Stewartek antzeztutako filmak
- Phyllis Somervillek antzeztutako filmak
- Tom Everettek antzeztutako filmak
- David Jensenek antzeztutako filmak
- Richmond Arquettek antzeztutako filmak
- Louis Herthumek antzeztutako filmak
- Rus Blackwellek antzeztutako filmak
- Emma Degerstedtek antzeztutako filmak
- Kathleen Kennedyk ekoitzitako filmak
- Frank Marshallek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Errealismo magikoaren filmak
- Amodiozko fantasia filmak
- Lehen Mundu Gerrari buruzko filmak
- Bigarren Mundu Gerrari buruzko filmak
- Zahartzaroari buruzko filmak
- Kontakizun laburretan oinarritutako filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Parisen girotutako filmak
- Euskaratutako filmak
- BAFTA film saridunak