Belenos
| Belenos | |
|---|---|
| Zelta mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Baliokideak | Apolo eta Bělbog |

Belenos, Belinus, Belenus edo Belanus, jainko zelta bat zen, eskualde askotan gurtu zena, haren aztarnak Europa mendebaldeko toki askotan aurkitu baitira. Belenus/Belenos[1] (beharbada «Distiratsua»), jainko pagano zelta zahar eta gurtuenetako bat zian zen; artzaintzarekin lotzen zena. Maiatzaren 1ean suaren festa handi bat ospatzen zen, Beltane (edo Beltine) izenekoa, jatorrian bere gurtzarekin zerikusia zuena. Egun horretan, ganadua garbitu eta suak babesten zuen, udarako irekita zeuden larreetara eraman aurretik. Bere izena suarekin edo eguzkiarekin lotu arren, Britannicako artikuluaren arabera, Belenus ez zen eguzki jainko bat; izan ere, ez dago eguzkia bere horretan gurtzearen froga zeltiarrik, nahiz eta sarritan erabiltzen zen irudi erlijiosoetan.[2] batzuek, hala ere, eguzkiaren jainkotzat hartzen dute. Apolo jainkoarekin egin zuten erromatarrek bere interpretatio romana, eta beraz, Belenos jainkoa osasunarekin ere lotu da, eta urarekin ere.

31 inguru dira aurkitu diren Belenosi eskainitako idazkunak, kopuru oso altua bere jainkozko izen eta epitetoen kopuruan eta aniztasunean espezializatu zen zelta erlijioarentzat. Belenoren gurtza Italia iparraldean egiten zen, Noricumena Ekialdeko Alpeetan, Galia hegoaldean eta, eta, ziurrenik, Britainia Handian.[2]
Erromatarrek, Apolo izenpean bildu zituzten bereziki termetan arduratzen ziren zenbait jainko. Belenos izenak, "dizdiratsua" esan nahi zuen, eta Argia, Eguzkia eta Suaren jainko bat izendatzen zuen (guztiak energia berriztatzaileak).
Noricumen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aquileian eskaintza gehien jaso zituen jainkoa izan zen, eta hiriaren jainkoa zela idatzi zuen Herodianok, bai eta bertakoei jainkoa zeruan agertzen zitzaiela borrokan zeudenean.[3]
Irlandan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandarrek ezagutua, bere izena, Erdi Aroko eleberrietara pasako zen. "Baltené" deritzenak, maiatzak 1ean ospatzen ziren jai handi irlandarretako eta jainko honengandik etorritakoetako bat zen. Emazte bezala, Sirona ere eman zaio.
Hispania Ulterior probintziaren iparraldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asturiasen, bere izena, tokiko toponimian islatuta geratu da. Honela, Ponga udalerrian, Beleño izeneko herrixka dago, herrixka honen izena, zeltiar mitologiako jainko honengandik datorrelarik. Gainera, asturieraz, beleñu izena erabiltzen duten erabelarrarentzat eta gaztelaniaz, beleño. Izena latinezko *bellenium berreraikitako erriotik datorrela uste da, eta hitz hori, aldi berean, galiarren hizkuntzatik. Garai klasikoetan, latinez eta grezieraz, aipatua agertzen baita, eta "Apoloren belarra" dela esaten dute.[4] Eta San Xuan de Beleño, Asturiasko Ponga kontzejuko parrokia da. Asturiasetik gertu, Leongo Villadecanes herrian, Toural dos Vados udalerrian, AE1946_194.jpg inskripzioa aurkitu zen, eta bertan dagoen landare baten irudia, erabelarrarena dela interpretatu da.[5]
Beste antzeko jainko batzuk eta izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste jainko batzuekin ere nahastuta izan zen, Grannus (distiratsua) zenbait tokitan gurtua, Siannus, Puy de Dômeko sumendiko Mont-Doréko bainuen patroia, eta Borvo.
Beste izen batzuekin ere ezagutu zen: Zeltiar kontinentalen artean, Grannios eta Borno, Balor eta Beltayne zeltiar irlandarren artean, Beli eta Balor zeltiar galestarren artean, Bel eta Belenos Man uharteko zeltiarren artean eta Bile eta Belenos eskoziar zeltiarren artean.
Belisama
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ariège departamentuko Saint-Lizierren, berez, akitaniar lurraldean, Belisamari eskainitako idazkun bat aurkitu zen, eta Belenos beraren erroa duen izena da. Argitsuena esan nahi duela uste da, eta, agian, Belenos beraren bikotekidea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ -os nominatiboaren marka izaten da hizkuntza zeltetan, eta -us latinezko nominatiboa
- ↑ a b «Belenus. Celtic deity» Britannica.
- ↑ (Ingelesez) «Belenus at Aquileia» Gaulish Paganism 2022-08-26 (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ bibliamedieval.es (kontsulta data: 2025-12-10).
- ↑ Santamaria, Sara. (1981). «El culto a los lares en el conventus asturum: la inscripción de Villadecanes» Memorias de historia antigua (5): 125–130. ISSN 0210-2943. (kontsulta data: 2025-12-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrea Álvarez Iglesias “Belenos o Belinos: ¿A quién adoraban los celtas? Una revisión de su culto y de su etimología”. VII Congreso Nacional Ganimedes. 28-29 or.
- Sánchez Pozo, Alfonso (2021-03-21) Belenos, el dios celta resplandeciente Astures
- García Arias, J.L. (1976) «¿Vestigios toponímicos del culto a Belenus en Asturias?», BIDEA 88-89
- Šašel Kos, Marjeta (2001). Belin. Studia mythologica Slavica, letnik 4, str. 9-16.