Appam
| Appam | |
|---|---|
| pancake (en) | |
| Osagaiak | Arrautzaztatzea, Oryza sativa eta Koko-esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Sri Lanka eta India |
Appam (hindiz: अप्पम,) India hegoaldeko Kerala estatuko eta Sri Lankako opil fin bat da, arroz orez egina, gosaritan edo azkenburuko gisa jaten dena. Alboan barazki edo arrautzezko curryarekin zerbitzen da. Sri Lankan hopper (tamileraz: அப்பம்) esaten zaio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vir Sanghvi kazetariak, K. T. Achaya historiagilea aipatuz, eaten du tamilen Sangam literaturan dagoeneko agertzen dela, adibidez II. mendeko Perumpāṇāṟṟuppaṭai lanean.[1] Ordurako antzinako Tamil Erresuman janari ezaguna zen appam eta Madurai hiriko kaleko merkatuetan saltzen zen.
Dosarekin erlazionatuta dago appam. Dosa arroz orez egiten zen antzina eta gerora dilistak gehitu zitzaizkion. Appamaren kasuen hasieratik egin zen hartzituriko arroz orez eta koko esnez, eta gaur egun arte ez da aldatu. Errezetaren lehenengo aipamena Srirangamgo tenpluan dago zizelkaturik, jainkoren bati egindako eskaintza zen.[2]
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hartzitutako arroz orez eta koko esnez egiten da. Zartagin sakon batean kozinatzen da.Hartzitutako arroz orea eta koko esnea erabiltzen dira opila egiteko. Appachatti izeneko zartagin sakon batean kozinatzen da.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idiyappam: arrozeko noodleak erabiliz egiten da. Gosaritan jaten da eta arrain edo oilaskozko curryz zerbitzatzen da, haragi zati bat normalean, eta dislista (dhal) eta chutney saltsaz edo sambol minaz. Sarritan kiri hodi izeneko koko esne currya gehitzen zaio. Arroz noodleak egiteko arroz lurrineztatuaren irina uretan sartzen da gatz apur batekin, eta pastarekin bezalako moldea erabiltzen da hariak egiteko, nahiz eta gaur egun dendan eginda erosten diren normalean. Batzutan arrautzak edota barazkiak gehitzen zaikio idiyappamari.[3]
- Achappam: arrozarekin egindako arrosa-gaileta frijituak dira.[4]
- Kuzhalappam: arrozezko hodi frijitua da, Sirian jaten da.[5]
- Neyyappam: arroz irinez, jaggeryz eta ghee gurin klarifikatuarekin egiten da. Keralan du jatorria eta tenplu hinduetan jainkoari eskeintzen zaio.
- Kallappam: arroz eta koko esne oreari palma-ardoa gehitzen zaio. Keralako kristauek prestatzen dute Aste Santurako.
- Pesaha appam: appama siropetan sartzen da zerbitu aurretik. Hau ere Keralako kristauek egiten dute Pessah jaialdian.
- Vattayappam: Keralako etxeetan te garaian jaten den snack bat da. Lurrinketaz kozinatzen denez ez du gantzik.[6]
- Birmaniar apona: Myanmarko kale-janari ohikoa da, kostaldeko hirietan nagusiki.[7]
- Kue apem: Indonesiako pastel tradizional bat da. Arroz irinez, koko esnez eta palma azukrez egiten da eta koko batean zerbitzatzen da.[8]
- Roti jala: Malaysian, Indonesian eta Singapurren jaten da. Indiako bidaiariek eraman zuten XV, mendean.[9]
-
Idiyappam.
-
Achappam
-
Neyyapam
-
Pesaha appam.
-
Vattayappam.
-
Kue apam.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Sanghvi, Vir. (2004). Rude Food: The Collected Food Writings of Vir Sanghvi. Penguin Books India ISBN 978-0-14-303139-0. (kontsulta data: 2025-11-21).
- ↑ (Ingelesez) Gutiérrez, Andrea. (2018-09-10). «Jewels Set in Stone: Hindu Temple Recipes in Medieval Cōḻa Epigraphy» Religions 9 (9): 270. doi:. ISSN 2077-1444. (kontsulta data: 2025-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Benayoun, Mike. (2023-02-17). «Idiyappam» 196 flavors (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ (Ingelesez) Menon, A. Sreedhara. (1979). Social and Cultural History of Kerala. Sterling (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ (Ingelesez) Achaya, K. T.. (1997-12). Indian Food: A Historical Companion. Oxford University Press ISBN 978-0-19-564416-6. (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ (Ingelesez) «Food» Food (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ (Birmanieraz) «လှည်းတန်းတစ်ဝိုက်မုန့်စားကြမယ်» Yangon Life (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ Group, Kompas Gramedia. «KUE APEM KUKUS Sajian Sedap» www.sajiansedap.com (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ (Ingelesez) Mok, By Opalyn. (2014-07-06). «Roti jala: Like a lace doily» Malay Mail (kontsulta data: 2025-11-22).