Alfred Binet
| Alfred Binet | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Alfredo Binetti |
| Jaiotza | Niza, 1857ko uztailaren 8a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1911ko urriaren 18a (54 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Faculté de droit de Paris 1878) Parisko Medikuntza Eskola |
| Tesi zuzendaria | Jean-Martin Charcot |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | psikologoa, pedagogoa eta soziologoa |
| Enplegatzailea(k) | Sorbonne Parisko Unibertsitatea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Influentziak | John Stuart Mill |
Alfred Binet (Niza, 1857ko uztailaren 8a - Paris, 1911ko urriaren 18a) frantses psikologo eta pedagogoa izan zen, ezaguna psikometria arloan egin zituen ekarpenengatik, hain zuzen ikasketa-oztopoak dituzten haurrak hautemateko test bat garatzegatik. Izan ere, 1904 urtean frantses gobernuak haur horiek bereizteko tresna bat diseinatzea esaktu zion; horretarako Théodore Simon sendagilearekin elkartu eta Binet-Simon eskala psikometrikoa asmatu zuten, egungo adimen-testen aurrekaria dena eta haur baten errendimendu akademikoa bere adinari dagokion errendimendu estandarrarekin alderatzen ahalbidetzen duena. Binetek adimen urriko haurren bereizketa gaitzesten bazuen ere, Binet-Simon eskala bazterkeria eta arrazismoa bultzatzeko erabili zen, bereziki Estatu Batuetan, Lewis Terman psikologoaren eskutik besteak beste.
| Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |